Alavesek galdu egin du, eta Reala gaur ariko da
FUTBOLA. Alavesek zuloan segitzen du, Real Madrilen aurka 1-3 galdu ostean. Bisitariek egin zituzten partidako lehen hiru golak. Weir (13. min.), Maite Oroz (44. min.) eta Esther (60. min.) izan ziren golegileak. Sara Carrilok sartu zuen arabarren gola, 79. minutuan.
Bestalde, Realaren txanda izango da gaur. Natalia Arroyoren taldeak Granadillaren zelaian jokatuko du (21:00, Dazn). Hiru puntuak behar ditu talde txuri-urdinak, Txapeldunen Ligarako postu horietatik gehiago ez aldentzeko. Cecilia Marcos eta Gaby Garcia luzerako daude min hartuta. Arroyok partida zaila espero du: «Haien zelaian jokatutako partidek beti eskatzen dizute zure onena ematea. Talde ordenatu eta oldarkorra dira». Baina baikor da: «Superkopan berriro ere gu izan ginen, eta horri heldu behar diogu».
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.