Koronabirusa

Mailegu eskaerak Jaurlaritzak aurreikusi halako bi dira

2020ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritza motz geratu da bere aurreikuspenetan. Aztertzen ari da ETE enpresa txiki eta ertainei, mikroETEei eta autonomoei laguntzeko finantza programa bat zabaltzea, 1.230 milioi euroko eskaera jaso ondoren; aurreikusi baino 723 milioi gehiago. Guztira, 7.000 eskaera inguru ditu —horietatik 705, autonomoenak—, Jaurlaritzak uste zuen kopurua halako bi.

Gobernu Kontseiluak 500 milioiko funts bat sortzea onartu zuen aurreko astean, eta atzo aktibatu zuen laguntza programa hori, Elkargirekin eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lan egiten duten hamabost finantza erakunderekin hitzarmenak sinatuta.

Orain, finantzaketa lerroaren zenbatekoa handitzeko, Jaurlaritzak uste du beharrezkoa dela eskaeren eta zirkulatzailearen beharraren «erradiografia zehatzagoa» egitea. Hala, Elkargiri adierazi dio «nolabaiteko malgutasuna» izateko finantzaketa eskaerak aztertzean, ETEek, mikroETEek eta autonomoek duten «salbuespen ekonomikoko egoera» dela eta. Aldi berean, «zintzotasunerako eta elkartasunerako deia» egin die enpresei, finantzaketa hori «benetan behar duenak» eska dezan, eta banketxeei eskatu die salmenta gurutzaturik ez egiteko, beraientzat «arriskurik ez duen produktu bat» delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.