Saudi Arabiak 37 pertsona exekutatu ditu, «terrorismo» delituak egotzita

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
RIAD. Saudi Arabiak 37 pertsona exekutatu zituen atzo, «terrorismo» delituak leporatuta. Horren berri eman zuten herrialdeko hedabide ofizialek. Barne Ministerioaren arabera, «muturreko ideologia terrorista» hartzeagatik exekutatu zituzten, zelula «terroristak» osatzeagatik eta gizarteko «bakeari eta segurtasunari kalte egiteagatik». Akusatuak exekutatzen dituztenean, burua moztea izaten da ohikoena Saudi Arabian. SPA berri agentziak kaleratu zuenez, akusatuetako bat gurutziltzatu egin zuten exekutatu ondoren; agintarientzat bereziki larriak diren delituak daudenean gurutziltzatzen dituzte akusatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.