Albistea entzun

De Marcos beste urtebetez arituko da Athleticen

Berria -

2023ko maiatzak 24

FUTBOLA. Oscar De Marcosek Athleticen jarraituko du beste urtebetez. Hala, hamabosgarren denboraldia beteko du talde zuri-gorrian. 34 urterekin, aitortu du burutik pasatu izan zaiola erretiroa hartzea, baina azkenerako segitzea erabaki duela. «Ondo ikusi dut neure burua; asko jokatu dut, eta maila onean, uste dut. Klubari izan dituen pazientzia eta diskrezioa eskertu nahi dizkiot», adierazi zuen atzo. Datuak argigarriak dira. Nico Williamsen atzetik, denboraldi honetan gehien jokatu duen jokalaria da: 2.000tik gora minutu. Bi gol sartu ditu, eta sei asistentzia banatu. «Oscarrek zelaian irabazi du kontratua berritzea, oso partida onak eginez. Athleticen balioak irudikatzen ditu», nabarmendu zuen Jon Uriarte presidenteak.

Iraia Iturregiren taldeak, berriz, gaur jokatuko du Espainiako Kopako finalerdia, Real Madrilen aurka, Leganesen (21:00, TDP). Teknikaria baikor da: «Faboritoa Real Madril da. Baina denboraldia oso ondo amaitzen ari gara. Taldea gogotsu eta ilusioz dago».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Everestek ohiko bideko ilarak. ©

Everest, 70 urte munduaren talaia izaten

Ramon Olasagasti

1953ko maiatzaren 29an Everest tontorra zapaldu zuten lehen aldiz Tenzing Norgayk eta Edmund Hillaryk. Everest asko badira ere, munduko talaia, oro har, mendiko turismoaren ikur gorena bihurtu da. Aurten dagoeneko, 600 igoera baino gehiago izan dira.

 ©Rodrigo Jimenez / EFE

Txuri-urdinek distira egitearen gakoak

Jon Ander De la Hoz

Realak matematikoki eskuratu du datorren sasoian Txapeldunen Ligan aritzeko eskubidea. Txuri-urdinek multzo sendoa osatu dute, eta zenbait marka historiko ezarri dituzte

 ©Idoia Zabaleta / Foku

Oier Sanjurjok erretiratu egingo dela iragarri du

Beñat Mujika Telleria

Lizarrako jokalariak 37 urterekin utziko du futbola. Osasunako kapitain izandakoak AEK Larnacan jokatu du azken denboraldian.

 ©LUCA ZENNARO / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.