Evergrandek ez ezik, Kaisak ere arazoak ditu bere zorrak garaiz ordaintzeko

2021eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
PEKIN. Porrotaren zarata hedatzen ari da Txinako eraikuntza sektorean. Evergrandaren akzioek beste koska bat egin zuten behera atzo, beste zor bat itzultzeko gai izan ez delako. Udan hasi zen zorrak kitatzeko epeak ez betetzen, Txinako Gobernuak bankuak behartu zituelako higiezinen enpresa oso zorpetuei mailegu gehiago ez ematera. Nola edo hala lortu du zorrak atzerapenarekin ordaintzea, baina onartu du horrela jarraitzeko gaitasuna galtzen ari dela. Haren lehiakide Kaisak ere jakinarazi du likidezia falta zaiola zorrei aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.