Eurogunean, aurrekontua bai, baina dirurik gabe

2019ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
LUXENBURGO. Sei hilabeteko negoziazioak eta ia hamabost orduko azken bilera bat ez dira nahikoa izan euroguneko Finantza ministroek akordio oso bat lortzeko aurrekontu propio baten inguruan. Aurrekontu bat egingo dutela adostu dute, baina ez dute erabaki zer neurri izango duen eta nola finantzatuko duten. «Ahalik eta lurreratze pistarik handiena egin dugu, kontuan hartuta bileraren hasieran jarrerak zer urrun zeuden», justifikatu zuen atzo Pierre Moscovici EBko Ekonomia komisarioak.

Emmanuel Macronen proposamena da aurrekontua, baina helburuak apaltzen aritu da, ikusita Europa erdiko eta iparraldeko estatukide gehienen oposizioa. Gaur egungo egituran, inbertsio planak eta erreformak finantzatzeko erabiliko dute, eta ez larri dauden estatukideei laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.