Alarde parekideari bandera emango dio Podemosek

2022ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUN. Bihar San Martzial eguna da, jaietako egun handia Irunen (Gipuzkoa), eta, lehen aldiz, alderdi parekideak udal gobernu taldeko kide baten eskutik jasoko du hiriko bandera: Miren Etxebeste Berdintasun zinegotziak emango die ikurra. Elkarrekin Podemos-IUko kidea da, eta alderdiak egin du iragarpena. Alderdiko kideek adierazi dute, halaber, San Martzial mendira ez direla igoko, baldin eta hango ekitaldia ez bada erabat instituzionala, pandemiaren bi urteetan bezala. Gogoratu dute, halaber, Jose Antonio Santano alkateari eskatu diotela behin betiko aurrerapausoa eman dezala eta desfile parekideari harrera egin diezaiola.

EH Bilduk ere oharra atera du. Hiru eske egin ditu: San Martzial mendiko ekitaldiko ordutegia egokitzea, denek joan ahal izateko; udalak eta alkateak alarde parekideari harrera egitea; eta desfilea udalak antolatzeko urratsak martxan jartzea. «Bada garaia festetan berdintasunarekin konpromiso garbia erakusteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.