Kaleratzeen beldur dira Tuboplasten

2019ko abenduaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Egoera zailean daudela ziurtatu zuten Tuboplasteko langileek atzo Arabako Batzar Nagusietan. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gonbidatuta, Tuboplasteko langileen ordezkariek azaldu zuten zorrez lepo dagoela Miñaoko parke teknologikoko enpresa hori. Haien arabera, zailtasunak 2014an hasi ziren: enpresak inbertsio handiak egin zituen plastiko berri bat egiteko, baina produktu horrek ez zuen arrakastarik izan, eta ez du modurik aurkitu jarritako dirua berreskuratzeko. Langileen ordezkariek onartu zuten inbertitzaile bat behar duela Tuboplastek, baina ez dituzte gogoko interesa agertu duenaren asmoak. Izan ere, 400 langileetatik 66 kaleratu nahi lituzke.

Tuboplastek plastikozko tuboak egiten ditu botiketarako eta kosmetikarako, eta Fundacion Juan Celaya da jabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.