Indiak nekazaritza erreforma bertan behera utzi du

2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NEW DELHI. Nekazarien urtebeteko protesten ondoren, Narendra Modi Indiako lehen ministroak atzera egin du, eta jakinarazi du indargabetu egingo dituela iaz indarrean sartu zituen nekazaritzaren erreformarako hiru legeak. Hilabete amaieran egingo du hori. New Delhiko inguruetan milaka pertsonak kanpatu dute iaztik, eta, denbora horretan, dozenaka hil dira beroagatik, hotzagatik eta COVID-19agatik. Historiako protesta baketsu luzeenetakotzat jo da. Modik merkatua liberalizatu nahi zuen hiru lege polemiko horien bitartez. 1947tik, gobernu zentralak koordinatu du sektorea, hornidura elektrikorako diru laguntzak emanda eta nekazariek saltzen zituzten produktuetarako gutxieneko prezioak ezarrita. Nekazariek salatu dutemerkatua liberalizatuta babesgabe geratuko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.