Kongresuan ariko dira gaur diputatu katalanen eteteaz

2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
MADRIL. Manuel Marchena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak atzo adierazi zuen ez dagokiola auzitegi horri diputatu katalan presoen karguaren eteteari buruz erabakitzea; halaxe jakinarazi zion Espainiako Kongresuko Mahaiari, eskutitz bidez. Meritxell Batet Kongresuko presidenteak txosten bat egiteko eskatu zien ganberako letratuei, eta mahaia gaur elkartuko da auziari buruz eztabaidatzeko. Behin-behineko espetxealdian dituzte lau diputatu independentista, eta eskuineko alderdiek eta Espainiako Gobernuko kide batzuek diote kargua eten behar zaiela, matxinada delituagatik epaitzen ari direlako.

Azken txanpan sartu da diputatuen eta beste auzipetuen aurkako epaiketa. Atzo deklaratu zuten azken lekukoek —422 izan dira guztira—, eta perituen txanda izango da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.