Muturrak aldenduz doaz sailkapenean

Erik Jaka.
Erik Jaka. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Berria -

2020ko urtarrilak 14
PILOTA. Binakakoaren lehen ligaxkako zortzi jardunaldi jokatuta, nahiko zehaztuta dirudite lehen postuak eta azkenak. Jaka-Zabaleta daude buruan, zazpi partida irabazita, eta Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.a azken postuan, bakarra irabazita. Tartean, lehia handia dago, sei bikote baitaude bi garaipenen bueltan: Ezkurdia-Martija dira lehenak multzo horretan (bost garaipen), eta Olaizola II.a-Urrutikoetxea azkenak (hiru).

Bederatzigarren jardunaldia hiru egunetan jokatuko dute: ostiralean, Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Martija ariko dira, Buñuelen; larunbatean, Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Artola-Imaz ariko dira Mungian, eta Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.a eta Laso-Albisu Iruñean; igandean, Jaka-Zabaleta eta Altuna III.a-Ladis Galarza, Eibarren. Bestalde, Ibai Zabalak 2021 arte berritu du kontratua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria