Barkala: «Goi mailako sei-zazpi teknikarirekin hitz egin dugu»

Bilboko Portu Agintaritzako buruak ofizial egin du Athleticeko presidente izateko hautagaitza

Ricardo Barkala bere hautagaitza aurkezten, atzo. MIGUEL TOÑA / EFE.
2022ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Athleticeko presidentetzarako hauteskundeak ekainaren 24an izango direla iragarri eta gero, lehen hautagaiak ofizial egin du aurkeztu egingo dela: Ricardo Barkalak. Geuria izango da hautagaitzaren leloa, eta bere proiektuaren lehen zertzeladen berri eman zuen atzo: «Klub irabazle eta erakargarria izan nahi dugu, etajokalariak saltzen ez dituena». Klubari «lasaitasuna eta egonkortasuna» eman nahi dizkio.

1955ean jaio zen, Portugaleten (Bizkaia). Ez daki euskaraz, eta Bilboko Portuko presidentea da. Haren asmoa postuan jarraitzea da, Athleticeko presidente izanda ere. EAJko afiliatua da. Bilboko Udaleko zinegotzi izan da hainbat agintalditan.

Hartu beharko duen lehen erabakietako bat entrenatzailea aukeratzea izango da: «Goi mailako sei-zazpi entrenatzailerekin hitz egin dut». Horien artean dago egungo teknikaria: Marcelino Garcia Toral. «Aukeretako bat da, ez lehenengoa, ezta azkena ere». Kanpainan iragarriko du nor aukeratu duten.

Beste hautagaiak, Iñaki Aretxabaletak, webgunea aurkeztu zuen. Bai Barkala baita Aretxabaleta ere Ibaiganen izan ziren, aurkeztu ahal izateko bermeak lortzeko orriak jasotzen.2.000 jaso beharko dituzte ekainaren 4a baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.