Jokin Eizmendi izan da nagusi Albizuri Handia txapelketan, 11 jasoaldi emanda

2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HARRI-JASOTZEA. Egun berezia izan zen atzo Amezketan (Gipuzkoa), lau urte igaro eta gero berriz jokatu baitzen Albizuri Handia harria jasotzeko txapelketa. Zortzi harri-jasotzaile aritu ziren, nor baino nor gehiago, 166,5 kiloko harri baldarra bizkarrean berdintzen. Garailea Jokin Eizmendi izan zen. 11 jasoaldi eman zizkion harriari. Bigarren izan zen Xabier Peñagarikano Peña zortzirekin, eta hirugarren Beñat Telleria Telleria IV.a zazpirekin. Ezustekorik handiena Aimar Irigoienek eman zuen, ez baitzuen lortu jasoaldirik ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.