Israelgo armadak bi palestinar hil ditu Gazan

2018ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
GAZA HIRIA. Joan den martxotik ostiralero egin duten legez, atzo ere Gazako milaka herritar hurbildu ziren Israelgo mugara protesta egitera, 1948an kanporatutako palestinarren eta haien ondorengoen itzulera eskubidea aldarrikatzeko. Beste askotan bezala, Israelgo soldaduek tiro egin zieten mugaren beste aldetik, eta, Gazako Osasun Ministerioaren arabera, bi manifestari hil zituzten. Hilketa horiek gertatu dira Ekialde Hurbileko hainbat hedabidek argitaratu ondoren Israelek eta Hamasek urtebeterako su-eten bat egitea hitzartuta dutela.

Horietako batek, Israelgo Haaretz egunkariak, atzo berretsi zuen akordioa joan den asteazkenetik dagoela indarrean—Israelek mugako pasabide bat ireki zuen oinarrizko hainbat produkturen sarrera baimentzeko—. Ez Israelgo agintariek, ez Hamaseko arduradunek ez dute ofizialki baieztatu akordiorik egin dutenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.