Zortzi aktorek jaso dituzte EABren Besarkada sariak
ANTZERKIA. EAB Euskal Aktoreen Batasunak Besarkada sariak banatu zituen atzo, Donostiako Antzoki Zaharrean, bazkideen botoen arabera. Getari Etxegaraik eta Maria Urzelaik zuzendu zuten ekitaldia, eta parte hartu zuten Igor Zumalabe, Miren Arrieta, Josune Velez de Mendizabal, Luix Mitxelena eta Loli Astoreka aktoreek eta Ibon Belandia musikariak.
Antzerkian, Sandra Ferrusi (La panadera) eta Telmo Iruretari (Sexberdinak) eman zieten saria. Telebistan, Patria telesailean aritutako bi aktoreren lana saritu zuten: Ane Gabarainena eta Mikel Laskurainena. Zineman, Patricia Lopez Arnaizi eman zioten sari bat (Ane), eta Urko Olazabali bestea (Maixabel). Gainera, bi aktore berri ere saritu zituzten: Yune Nogueiras eta Xanti Korkostegi.
Aurten, bi Ohorezko Besarkada sari banatu dituzte: Gurutze Baztarrikari eman diote bat, eta Garbi Losadari bestea.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.