Daft Punk taldea banatu egin da, 28 urteko ibiliaren ondoren

Bikote paristarrak 'Epilogue' izeneko zortzi minutuko bideo batekin iragarri du albistea, arrazoirik eman gabe.

Epilogue izeneko bideoaren fotograma bat. BERRIA.
2021eko otsailaren 23a
00:00
Entzun
MUSIKA. Thomas Bangalter eta Guy-Manuel de Homem-Christo musikariek 1993an sortu zuten taldea, Parisen. Stuart Macmillani maketa bat eman zioten festa batean 1994an, eta The New Wave izenez publikatu zuten. Hurrengo urtean grabatu zuten Da Funk; hiru urtera, Homework, dance musikaren «maisulantzat» hartua izan dena. 2001ean eman zuten Discovery, eta robot mozorroa haien bereizgarri egin zuten. Azken diskoa 2013an eman zuten, Random Access Memories; oso txalotua izan zen, eta kolaborazio nabarmenak egiten segitu dute ordutik.

Atzo iragarri zuten, ordea, Epilogue izeneko zortzi minutuko bideo batekin, amaitutzat eman dutela 28 urteko ibilbidea. Kantuez harago, haien estetikak eta estiloak arrasto handia utzi du artista askorengan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.