Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak bikain ekin diote binakakoari

Nagusitasun handiz irabazi diete Jaka-Martijari Eibarren, txapelketako estreinako norgehiagokan: 22-11

Jokin Altuna, atzo. A. CANELLADA / FOKU.
2021eko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
PILOTA. Bikain hasi dute urtea eta binakakoa Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak, indartsu. 22-11 hartu zituzten mendean atzo Erik Jaka eta Julen Martija, Eibarren (Gipuzkoa), txapelketako estreinako partidan. Emaitzak agerian uzten du Altuna III.a-Mariezkurrena II.aren nagusitasuna. Aurkariak baino askoz gehiago izan ziren. Aurrean, amezketarra berriro nagusitu zitzaion lizartzarrari: 11 tanto egin zituen, eta bakarra huts egin. Jakak, ordea, bost egin eta bost galdu zituen. Aurrean, nagusi, baita atzean ere. Mariezkurrena oso sendo aritu zen: bi tanto egin zituen, eta bost galdu; Martijak, berriz, ez zuen tanto bakar bat egin, eta lau galdu zituen.

Gaur, jardunaldiko bigarren partida jokatuko dute Olaizola II.a-Rezustak eta Artola-Arangurenek Lizarran (Nafarroa). Rezustak estreinakoa egingo du Baikoko pilotari moduan, Aspek utzita ariko baita Binakako Txapelketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.