Perez Cruz, Kuhn eta Salvador Jazzaldian

Silvia Perez Cruz. JUANJO MARTIN / EFE.
2020ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
MUSIKA. Donostiako Jazzaldiak orain dela aste batzuk aurreratu bezala, aurtengo jaialdia berezia izango da, eta COVID-19aren ondorioz ezarritako edukierak eta mugak bere eginda berrantolatu behar izan du bere programazioa. Hala, nahiz eta 2019aren amaierarako finkatuta zuen —Cecile McLorin Salvant, Abdullah Ibrahim, Hiromi, Taj Mahal, Simple Minds eta John Zorn zeuden iragarrita, besteak beste—, koronabirusaren krisiagatik egitaraua oso-osorik berrantolatu behar izan du.

Hala, aurten jazzaldian Silvia Perez Cruz, Jorge Pardo, Chano Dominguez, Iñaki Salvador, Marco Mezquida, Javier Colina, Joachim Kuhn, Josemi Carmona, Chicuelo, Oreka TX, Perico Sambeat eta Antonio Serrano izango dira, besteak beste.

Kontzertuak, berriz, Trinitate plazan, Kursaaleko auditoriumean, Viktoria Eugenia antzokian eta San Telmo museoan egingo dituzte. Jazzaldiak bertan behera utzi ditu doako emanaldiak biltzen zituzten agertokiak: Zurriola hondartza eta Kursaaleko terrazak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.