EHU munduko laurehun unibertsitaterik onenen artean mantendu da

2022ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen munduko unibertsitaterik onenen zerrendan segituko du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, zehazki laurehun lehenengoen artean, duela urtebete bezala. Eva Ferreira EHUko errektoreak nabarmendu du «zoriontsu» egoteko moduko lorpena dela, eta nazioartean «ikusgaitasuna eta ospe bikaina» duen erakusle dela. Gainera, EHUk zazpi espezialitate ditu munduko lehen berrehun unibertsitateen artean —iazko rankingean, berriz, sei zituen. Shanghaiko rankingak, funtsean, unibertsitateen ikerketen eragina neurtzen du, baita haiek nazioartean izaten duten ospea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.