Bizkaibuseko gidari bat jipoitu dute

Bizkaibus bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2023ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
BILBO. Mungia eta Bilbo gauez lotzen dituen Bizkaibuseko ibilbidean erasoa egin zioten autobus gidari bati, larunbat gauean. Bizkaiko prentsak argitaratu duenez, emakumea Bilbo aldera gidatzen ari zen autobusa, eta alkohola hartu izanaren zantzuak zituen bidaiari bati sarrera eragozten saiatu zen. Bidaiari hori autobusari kolpeak ematen ibili zen geltokian zegoela, baina sartzea lortu zuen bi lagunekin. Hiru emakumeek egin zioten eraso gidariari, Bilbon. Jaisterakoan, batek txistua bota zion gidariari, eta iletik heldu eta gidaria kalera atera zuten. Lekukoen esanetan, ostikoak eman zizkioten, konortea galdu arte. Gidaria ospitalera eraman behar izan zuten, eta han egon zen ordu batzuetan. Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak ikerketa zabalik dute, baina oraindik ez dituzte erasotzaileak atzeman.

Gertatutakoa salatzeko, Bizkaibuseko zenbait langilek elkarretaratzea egin zuten atzo Mungiako udaletxearen atarian. Gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egingo dute protesta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.