George Steiner idazle eta literatur kritikaria hil da

George Steiner, 2013ko irudian. BERRIA.
2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
LITERATURA. George Steiner idazlea, filosofoa, irakaslea, literaturaren ikerlaria eta kritikaria izan zen; literatura konparatuan eta itzulpenaren teorian aditua. Fikzioa landu zuen, baina, batez ere, saiakerek eta literaturaren historiari eta teoriari buruzko lanek egin zuten ezagun. Arlo horietan egindako ekarpenek eragina izan dute azken urteetako diskurtso intelektualean, eta XX. mendeko pentsalaririk nabarmengarrienetakotzat jo izan dute.

Hizkuntzari, literaturari eta gizakien arteko harremanei buruz idatzi zuen, baita Holokaustoari buruz ere. Izan ere, judu familia batean jaio zen, Parisen, eta 1940an, 11 urte zituela, New Yorkera ihes egin zuen sendiarekin. Literatur kritikaren arloan egindako lanarengatik da ezaguna bereziki, batik bat The New Yorker eta The Times Literary Supplement aldizkarietan idatzitakoarengatik.

Astelehenean hil zen, Cambridgeko (Ingalaterra) bere etxean, 90 urte zituela, haren semeak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.