Polizia Audiren egoitzan berriro, iruzurra dela eta

2018ko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERLIN.Dieselgate auziaren itzala luzea izaten ari da. Alemaniako Polizia Audiren egoitzan sartu zen atzo, miaketak egitera, isuri kutsagarrien iruzurraren harira. Volkswagen taldearen sinesgarritasunak kolpe handia jaso du berriz, aurreko egunetan gizakiekin egindako gasen proben albisteen berri izan ondoren. «Sektoreak erakutsi du ez dela batere fidagarria», esan zuen atzo Europako komisario Elzbieta Bienkowskak. Alemaniako autogintzaren erraldoien aurka gogor aritu zen Europako Parlamentuan. Stturger eta Südeutsche egunkariek kaleratu dutenez, Volkswagenek, Daimelerrek eta BMWk osatzen zuten ikerketa erakunde batek pertsonengan probatu zituen diesel motorren gas isuriak. «Albistea entzun nuenean, txantxa bat zela pentsatu nuen», esan zuen komisarioak. Bienkowskak garbi azaldu zuen Bruselak ez duela eskuduntzarik auziari aurre egiteko, eta Berlini dagokiola ikertzea eta zigortzea. «Etika arazo sistemikoa dago Alemaniaren autogintzan», esan zuen Industria komisario europarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.