Soldata berdintasunaren aldeko aldarria

2018ko otsailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Emakume eta gizonezkoen arteko soldata berdintasuna aldarrikatzeko nazioarteko eguna izan zen atzokoa, eta hainbat adierazpen izan ziren horren harira Euskal Herrian eta munduan. Bilbon, esaterako, osoko bilkuran onartu zen Sektore Publikoko Kontratuen Lege berrira egin beharreko moldaketarekin bermatu egingo dela genero arrazoiengatiko soldata berdintasuna.

Jaurlaritzak asteazkenean gaiari buruz antolatutako mahaian jakinarazi zuen LAB sindikatuak enpresei soldata arrakalari buruzko «egiazko datuak» eskatuko zizkietela. Eta, horrela, atzo guztira 209 enpresatan erregistratu zituzten informazio eskaerak.

Munduan, berriz, atzo jakin zen Barclays bankuaren inbertsio dibisioan emakumezkoek gizonezkoek baino %43,5 gutxiago irabazten dutela; batez ere, soldata oneneko goi mailako lanpostuetan nagusi direlako gizonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.