Errusiako lehen ministro izendatu dute Medvedev

2018ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
MOSKU. Errusiako Diputatuen Ganberak Dmitri Medvedev lehen ministro gisa aukeratu zuen atzo. Medvedevek 374 diputaturen babesa jaso zuen, ofizialistena eta nazionalistena. Ordezkari komunistek eta sozialdemokratek, berriz, haren izendapenaren kontra bozkatu zuten; 56 guztira. Vladimir Putin presidentearen proposamena, bada, aurrera atera zen. Kremlineko buruzagiak beste sei urterako presidente gisa izendatu eta biharamunean egin zuen proposamena: «Medvedevek ez du aurkezpenik behar. Parlamentuko talde guztiei mintzo naiz haren izendapena babestu dezazuela eskatzeko».

Putin-Medvedev bikoteak ibilbide luzea dauka; hamar urtekoa, hain zuzen ere. Medvedev presidente izan zen urteetan, 2008tik 2012ra, lehen ministro gisa aritu zen Putin. Eta azken sei urteetan rolak aldatu dituzte. Putinek adierazi du agintaldiko erronkak ekonomiaren suspertzea eta pobrezia murriztea izango direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.