BILBO. EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiren esanetan, ERC eta EH Bildu bera izan ziren PSOEko eta PPko hautagaien arteko eztabaidako irabazle. «Denek ulertzen dute Espainiako Estatuan eta gure herri eta nazioetan ezkerreko indar subiranistak garela erabakigarriak », azaldu du Forum Nueva Economian egindako adierazpenetan.
Kongresurako hautagai Mertxe Aizpuruak, berriz, «lokatzetatik atera» nahi izan du, eta adierazi du «agerikoa» dela koalizioak akordioak egin dituela Espainiako Gobernuarekin, nahiz eta PSOE horiek ezkutatzen saiatu: «Jendeak ikusi du zer egin dugun, jende guztiak daki; itunak publikoak eta gardenak dira». Are gehiago, azaldu du itun horiek «hobekuntzak» eskuratzeko izan direla.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Kanpaina
Arnaldo Otegik «erabakigarritzat»jo du EH Bildu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu