Gloria Van Aerssen hil da, Vainica Doble taldeko kide ohia, 83 urterekin

2015eko urriaren 23a
00:00
Entzun
MUSIKA. Collado Villabako (Madril, Espainia) tanatorioan erraustuko dute gaur Gloria Van Aerssen, Vainica Doble taldeko kide ohia, 83 urterekin hila. Carmen Santonjarekin batera osatu zuen Van Aerssenek Vainica Doble, 1960ko hamarkadaren amaieran, eta taldeak ibilbide luze eta arrakastatsua izan zuen, harik eta 2000. urtean Santonja hil zen arte. Espainiako Telebistako hainbat film eta telesailetarako egindako musikari esker egin zen ezaguna taldea, eta urte batzuk geroago harreman zuzena izan zuen Madrilgo movida-ko taldeekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.