Haizeak zapuztu ditu berriz ere Txikonen asmoak

2019ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
MENDIA. «Jaisten ari gara. Haize bortitzak eragotzi egin digu gure ametsean jarraitzea. Mendia ez da mugituko». Herenegun goizean Twitterren idatzitako txio horrekin jakinarazi zuten Alex Txikonek eta haren espediziokideek uko egin ziotela neguan K2 igotzeari (8.611 metro). Beraz, Everesten bezala (8.848 metro), alpinista lemoarra erdibidean geratu da berriro. Hala, aurrerantzean ere K2 izango da neguan igo ez den zortzimilako bakarra.

Txikon eta Cheppal eta Pasang xerpak 7.000 metroraino iritsi ziren. Gau bat ere egin zuten han lotan, larunbat gaua. Bazekiten astelehenerako haize bortitza zegoela iragarrita, eta ezinezkoa izango zela baldintza horietan gailurrera iristea. Beraz, helburua aldatu eta gutxienez Botilaren lepora iritsi nahi izan zuten, 8.200 metrotan dagoen eremura. Inor ez da horren gora iritsi neguko espedizio batean. Baina alferrik: bidea hasi eta gutxira eman behar izan zuten buelta. Haizeak ahalegin oro zapuztu zituen. Beherako bidea hasi zuten orduan, eta onik iritsi ziren beheko kanpalekura. Beste batean izan beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.