Albistea entzun

Athleticek suspertu egin nahi du gaur Valladoliden irabazita

Valverdek «funtsezkotzat» jo du partida, sailkapeneko goialdeari eusteko. Sancetek berriz jokatuko du
Oihan Sancet, jaurtitzeko prest, Atletico Madrilen aurka.
Oihan Sancet, jaurtitzeko prest, Atletico Madrilen aurka. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko martxoak 17

FUTBOLA. Athleticek helburu argia du gaur Valladoliden (Espainia): irabazi egin nahi dio etxeko taldeari (21:00, Dazn eta Gol). Beharra du, bolada txarrean baitabil. 11 partida jokatu ditu ligan Qatarko Munduko Koparen etenaldiaren ostean, eta bederatzi puntu bakarrik lortu ditu; 33tik bederatzi. Valentziak bakarrik lortu ditu gutxiago. Hain zuzen, Valentziaren zelaian irabazi zuten zuri-gorriek azkenekoz, duela hilabete pasatxo. Ordutik hiru partida galdu ditu, eta bat berdindu.

«Irabazteko gogoa dugu, baina ez dugu antsietaterik», esan zuen atzo Ernesto Valverdek. Hala ere, «funtsezkotzat» jo zuen partida, sailkapeneko goialdeari eusteko. Egun, bederatzigarren postuan dago Athletic, eta bost puntura du Europa.

Baliteke Valverdek Oihan Sancet zelairatzea; erdilariak partida bateko zigorra bete du jada.

Valladolid, berriz, hamalaugarren postuan dago, jaitsieratik bi puntura. Sendo ari da etxean: azken lau partidetatik bi irabazi ditu, eta beste bi berdindu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©EFE

«Munduko Txapelketan biribil atera zait dena»

Beñat Mujika Telleria

Lorpenak bata bestearen atzetik biltzen ari da Irati Idiakez getariarra. La Molinan jokatu diren snowboard egokituko munduko txapelketetan bi urre eta zilar bat kolkoratu ditu.
<b>Ander Ugarte, jaurtitzen, atzo, Artalekun jokatutako partidan.</b> ©JON URBE / FOKU

Etenaldiak suspertu du

Julen Etxeberria

Behetik gora eginda irabazi dio Bidasoak Sporting Lisboari (30-27), eta urratsa egin du Europako Ligako final-laurdenetarako sailkatzeko
Markinako taldeko pilotariak, igandean, Hernanin. ©BERRIA

Urrutira iristeko bi hautagai

Jon Eskudero

Azkoitiak eta Markinak talde erakustaldia emanda lortu dute Berria Txapelketako hurrengo faserako sailkatzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...