Andaluziako eta Algarveko itzuliak hasiko dira gaur

2020ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Pixkanaka-pixkanaka, txirrindularitza denboraldia ari da abiada hartzen. Gaur, bi proba hasiko dira: Espainian, Andaluziako Itzulia; eta Portugalen, Algarveko Itzulia. Igandean amaituko dira biak ala biak.

Andaluziako Itzulian, Mikel Landak estreinakoa egingo du Bahrain taldearekin. Murgiarrak Pello Bilbao izango du taldekide, eta biek aurkari zailak izango dituzte: Jakob Fuglsang eta Ion Izagirre (Astana) eta Enric Mas eta Marc Soler (Movistar), besteak beste. Lau euskal talde ariko dira: Movistar, Caja Rural, Euskadi Fundazioa eta Kern-Pharma.

Algarven ere parte hartze oso ona izango da: Vincenzo Nibali, Bauke Mollema (Trek), Geraint Thomas (Ineos), Daniel Martin (Israel), Miguel Angel Lopez (Astana), Remco Evenepoel (Deceuninck-Quick Step) eta Mathieu van der Poel (Alpecin), besteak beste. Portugalen ere euskal txirrindulariak ariko dira, Euskadi Fundazioa eta Caja Rural lehiatuko baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.