«Giza akatsak» egin izana aitortu du Djokovicek

2022ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
TENISA. Australiako Gobernuarekin duen tirabiran lehen seta irabazi ostean, puntu garrantzitsua galdu berri du Novak Djokovicek. Sare sozialetan argitaraturiko mezu batean tenislariak onartu du bisa eskatzeko inprimakian «giza akatsak» egin zituela, eta koronabirusean positibo eman arren ez zuela derrigorrezkoa den berrogeialdirik egin, eta gutxienez aurrez aurreko elkarrizketa bat eman zuela. Horrek zaildu egin du haren egoera Australian, eta ikusteko dago datorren astean herrialdean jokatuko den Irekian parte hartzerik duen edo deportatu egingo duten.

Urtarrilaren 6an, Australian sartzeko baimena ukatu zioten Melbourneko aireportuan, kirolariak ez zuelako koronabirusaren aurkako txertorik hartu. Gizonezkoen munduko sailkapeneko lehena deportatzea erabaki zuten, eta asilo eskatzaileentzat Melbournen daukaten hotel batean hertsirik eduki zuten astelehenera arte. Astelehenean, haren bisa bertan behera uzteko erabakia atzera bota zuen Melbourneko epaile batek, eta libre da ordutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.