Bengoetxea VI.ak are gehiago estutu du binakako txapelketa

Leitzarrak, erakustaldia emanda, eta Larunbek 22-21 irabazi dute Irribarria eta Rezustaren aurka, Tolosan

Oinatz Bengoetxea, pilota airez astintzeko prest, atzoko partidan. JON URBE / ARP.
2017ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Bengoetxea VI.ak eta Larunbek 22-21 irabazi zieten atzo Irribarria eta Rezustari, Tolosan. Asegarcekoek lau partida irabazi dituzte ligaxkan, eta horietatik bi liderren aurka izan dira. Atzo, laugarren puntua lortu zuten, eta are gehiago estutu dute binakako txapelketako lehen fasea. Lau bikote daude puntu kopuru horrekin. Galtzaileek, berriz, finalerdietarako sailkapena ziurtatzeko lehen aukera galdu zuten.

Partida ikusgarria izan zen, Bengoetxeak laugarren koadrotik jotako ezker gantxo batekin erabaki zena. Leitzarra izan zen onena: hamalau tanto egin zituen. Aspekoak 12-6, 18-15 eta 19-17 aurreratu ziren. Asegarcekoek, gero, arriskatuz, lau tanto egin zituzten jarraian (19-21), 21nako berdinketaren aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.