Urrutikoetxeak eta Imazek are gehiago estutu dute binakakoa

22-16 irabazi diete Elezkano II.a eta Zabaletari, eta gaurko partidaren zain, sei bikote berdinduta daude

Mikel Urrutikoetxea oihu egiten, atzoko partidako une batean. J. C. RUIZ / ARP.
2017ko otsailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Mikel Urrutikoetxeak eta Ander Imazek 22-19 irabazi zieten atzo Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaletari, Tolosan, inauterietako lehen jaialdian. Emaitza horren eraginez, eta, gaurko partida falta denean, 13. jardunaldiko azkena, sei bikote daude berdinduta binakako txapelketaren ligaxkan. Atzoko galtzaileek, behintzat, tanto aldea salbatu zuten, lehen itzulian 22-16 irabazi baitzuten.

Beotibarreko partida gorabeheraz beterikoa izan zen, eta Urrutikoetxea nabarmendu zen. Hari esker 9-3 aurreratu ziren irabazleak. Zabaleta agintzen hasi zen gero, eta Elezkano arriskatzen, 9-11 aurretik jartzeraino. Bolada, baina, ez zen luzatu, eta azken txanpan Urrutikoetxea agertu zen berriz (14-11, 18-15, 20-19 eta 22-19).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.