Artola-Imazek eta Jaka-Zabaletak lider segituko dute bosgarren jardunaldian

2019ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
PILOTA. Bihar bukatuko da Binakako Txapelketaren bosgarren jardunaldia, Altuna III.a-Ladis Galarza eta Laso-Albisu partidarekin (Eibarko Astelena, 17:00, ETB1). Sailkapeneko goiko postuan ez da aldaketarik egongo, Artola-Imazek herenegun partida irabazi ostean lehen postuan berdinduta jarraituko baitute Jaka-Zabaleta bikotearekin —launa garaipen eta porrot bana dituzte bi bikoteek—. Artola-Imazek partida aparta jokatu zuten herenegun Ezkurdia-Martijaren aurka; 18-10 izan ziren atzetik, eta 20-22 irabazi zuten. Biharko partidako bikoteei dagokienez, berdinduta daude: bakoitzak bi aldiz irabazi du, eta bi aldiz galdu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.