Jon Rahmek hirugarren bukatuko du 2019ko munduko zerrendan

2019ko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GOLFA. Jon Rahm bizkaitarrak hirugarren postuan bukatuko du 2019ko munduko zerrendan, Brooks Koepka estatubatuarraren eta Rory McIlroy irlandarraren atzetik. Astero berritzen dute rankinga, eta Rahmek duela hilabete lortu zuen hirugarren tokira igotzea, Dubaiko torneoa irabazita. 2020a, beraz, podiumeko postu batean hasiko du. Koepka, berriz, maiatzaz geroztik da liderra. Estatubatuarrak nagusi dira sailkapenean, lehen hamar postuetatik sei haienak baitira. Justin Rose eta Tommy Fleetwood ingelesek bete dute ohorezko postuen zerrenda —zortzigarren Rose, eta hamargarren Fleetwood—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.