Alavesek partida erabakigarria du gaur, Mallorcan

2022ko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Mailari eusteko helburuan partida erabakigarria jokatuko du gaur Alavesek, Mallorcan (19:00, Movistar La Liga). Erabakigarria, Mallorca baita jaitsieratik salbu dagoen azken taldea, eta harengandik lau puntura baitago Arabako taldea —distantzia berera dago Granada ere—. Beraz, irabaziz gero, puntu bakarrera jarriko da, eta bost partida faltako zaizkio jokatzeko. Beraz, azkeneraino borrokatuko da. Galduz gero, ordea, atzerapausoa emango du, eta asko zailduko zaio helburua.

Mallorca etxean ariko da, baina konfiantzaz larri dabil, azken partidan Elxen aurka 3-0 galdu eta gero. Oso bestelakoa da Alavesen aldartea, azken neurketan Rayori 1-0 irabazi ostean. «Animoz oso ondo daude, eta hori oso garrantzitsua da. Ea garaipenari segida ematen diogun», esan du Julio Velazquezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.