Albistea entzun

Sadiqek ez du gehiago jokatuko sasoi honetan

Berria -

2022ko irailak 13

FUTBOLA. Nekez izan zezakeen zorte okerragorik Sadiq Umarrek. Baita Realak ere. Aurrelari nigeriarrak ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan. Min hartu zuen herenegun, Getafen (Espainia), eta atzo egin zizkioten azterketa medikoek aurreikuspen txarrenak bete dituzte: hautsia du eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua. Beraz, zortzi hilabete inguru egongo da jokatu gabe.

Kolpe latza da. Batetik, Realak inoiz baino diru gehiago ordaindu baitu hura fitxatzeko: hogei milioi euro pasatxo. Alexander Isakek utzitako lekua bete beharra zuen. Oso ondo ekin zion: lehen partidan, Atletico Madrilen aurka, Anoetan, zelaira irten eta berehala sartu zuen gola. Beste bi partida besterik ez du jokatu min hartu aurretik. Hamar egun eskas joan dira iritsi zenetik. Realak ez du aukerarik beste inor fitxatzeko, ez baitu fitxarik libre. Neguko merkatura itxaron beharko du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Walid Regragui, Marokoko selekzioko entrenatzailea, garaipena jokalariekin ospatzen. ©FRIEDEMANN VOGEL / EFE
 ©BERRIA

Lehen dantzaldian bikain ari dira

Iñaki Berastegi

Munduko Kopa erakusleiho aparta da hain ezagunak ez diren jokalarientzat. Gazte ugari nabarmentzen ari dira txapelketan.
Danel Elezkano pilota jotzen, atzean Peio Etxeberria duela. ©JON URBE / FOKU

Elezkano-Tolosak lehen puntua eskuratu dute binakakoan

Berria

22-21 hartu dituzte mendean Peio Etxeberria eta Rezusta Beotibar pilotalekuan, nahiz eta 7-1 hasi diren galtzen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...