Txapeldunen Ligako lehen finalerdia gaur

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Gaur jokatuko dute Real Madrilek eta Manchester Cityk Txapeldunen Ligako aurreneko finalerdia. Santiago Bernabeun ariko dira (21:00, Movistar). Zuriek Espainiako Kopako finala irabazi berri dute, eta jarraipena eman nahi diote gaur garaipena lortuta. Manchesterreko taldea, baina, bolada paregabean dago. Guardiolarenek otsailaren 5ean galdu zuten azken partida. Geroztik, hogei partida jokatu dituzte, eta horietatik hamazazpi irabazi eta hiru berdindu.

Iaz ere elkarren aurka aritu ziren finalerdietan, eta Real Madrilek irabazi zuen kanporaketa, bigarren partidan aldea iraulita. Orduan, Manchesterren jokatu zen lehen partida, eta Madrilen itzulerakoa. Beste finalerdian, Milan eta Inter arituko dira nor baino nor gehiago. Bihar jokatuko dute joanekoa, San Siron (21:00, Movistar).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.