Mikel Crespo kargugabetu egin du Alavesek

2022ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Taldea Lehen Mailara igo eta bertan mantentzea lortu ondoren, Alavesek Mikel Crespo kargutik kentzea erabaki du. Taldea jaisteko postuetan dago, eta puntu bakarra eskuratu du sei neurketatan. Sentsazioak ere ez dira onak izan, hogei gol jaso baitituzte arabarrek, eta lau baino ez dituzte sartu. Levanteren aurkako biharko neurketan Raul Jaen egongo da aulkian, orain arteko bigarren entrenatzailea.

Realak eta Athleticek, berriz, gaur jokatuko dute; biak ala biak etxetik kanpo. Txuri-urdinek Atletico Madrilen aurka jokatuko dute (16:00) Txapeldunen Ligako postuetara gerturatzeko asmoarekin. Zuri-gorriek, berriz, Tenerifen jokatuko dute (18:00), Granadillaren aurka. Hamabosgarren postuan dago Athletic sailkapenean, eta jaisteko postuetatik lehenbailehen aldentzea du helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.