Mendiko etapa gogorra jokatuko dute gaur Giroan

2023ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Gaur ekingo diote berriro lehiari Italiako Giroan, bigarren eta azken atseden eguna izan eta gero. Mesede egingo zien indarberritzeko, azken aste zinez gogorra baitute aurretik.

Gaurtik hasita. Hamaseigarren etapa jokatuko dute Sabbio Chiesetik Monte Bondonera: 198 kilometro. Etapa oso gogorra da, txirrindulariek 5.200 metroko desnibelari egin beharko baitiote aurre.

Lehen 60 kilometroak lauak dira, baina hortik aurrera hasiko da gogorrena. 140 kilometroan bost mendate igoko dituzte, hurrenkera honetan: Lehen Mailako Passo di Santa Barbara, Hirugarren Mailako Passo Bordala, Bigarren Mailako Matassone eta Serrada, eta Lehen Mailako Monte Bondone. Azken horretan amaituko da etapa. Faboritoak mugitu beharrean dira; ez dute egin orain arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.