Iraizoz: «Burua prest dugu edozer oztopo gainditzeko»
ATHLETIC. Gorka Iraizozek atzo azpimarratu zuen Sporting Lisboaren aurkako gisako partidak «buruarekin ez ezik, bihotzarekin ere» jokatzen direla. Athleticeko atezainaren iritziz, «oso norgehiagoka berezia» izango da, etxeko zaleen aurrean ariko direlako. Iraizozek aitortu zuen «buruz prest» daudela, eta «buruz prest» baldin bazaude, bidean izan ditzakezun «oztopo guztiak» gainditu ditzakezu.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu