Juan Carlos Borboikoa forudun izatea onartu dute Espainiako Kongresuan

2014ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
MADRIL. Felipe VI.ak Espainiako koroa hartu ostean, Juan Carlos Borboikoa forudun bihurtzeko lege aldaketa onartu du Espainiako Kongresuko Justizia Batzordeak, PPren aldeko botoekin. PSOE abstenitu egin da; EAJk kontra bozkatu du, eta Amaiurrek ez du parte hartu bozketan. Felipe Borboikoa, Letizia emaztea eta Sofia ama ere forudun izango dira. Senatuak uztailaren 9 edo 10ean onartuko du behin betiko errege familiako lau kide forudun egitea. 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpeagatik, Jose Luis Mazon abokatuak kereila bat jarria dauka errege ohiaren kontra, oraindik behin betiko artxibatu gabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.