ZUZENDARIARI

Kontsumitu bat gutxiago

Zarautz
2020ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Bizi dugun pandemiak erro asko ditu; bata, gutxiegi azpimarratua, ingurumenaren (ekosistemen) triskantza; eta, bestea, kontsumismoa (energia, lehengaiak, ura, lurra...)

Normaltasun berrirako deia ari zaizkigu egiten, has gaitezen kontsumitzen, bestela krisi sakonean jausiko garela. Hori da gure errealitatea, kontsumismoan oinarritutako sistema batean bizi gara.

«Zein da alternatiba?», galdetzen dute askok. Gutxi kontsumitzen badugu, langabezia dator, zergak gutxitzearekin sistema publikoa ahuldu eta zerbitzu sozialak gutxituko dira...

Nik ez dut esperantzarik goitik behera aldaketarik bultzatuko denik hurrengo eta hurrengo ostiak etorri arte. Behetik gorako zerbaitetan pentsatu beharko da.

Argiñano sukaldariaren flakatzeko errezeta aplikagarria iruditzen zait gizarte-aldaketarako. Hark zioen «jan beti bat gutxiago»: bost galleta jan ordez, jan lau; hiru hanburgesa jan ordez, jan bi...

Behetik gorako aldaketa jendearen erabaki pertsonaletan oinarritu beharko du (taldeka sustatua edo sostengatua hobe, noski). Pertsona bakar batek, bere baitan izango duen satisfazioaz aparte, ez du, agian, bat-bateko iraultza ekarriko, baina luzarora jende askoren erabakiak sor dezake gizarte berri bat. Kontsumo gutxiko egoera berrira (ezezaguna gaur) apurka moldatuko litzateke gizartea.

Izan ere, pertsonalki zer eragin katastrofiko ekar dezake egunean kafe, garagardo edo basoerdi bat gutxiago hartzeak, hilean 100 km gutxiago egiteak, hilean 100 kw argi gutxiago gastatzeak, edo metro kubiko bat ur gutxiago gastatzeak, edo urtean arropa edo oinetako bat gutxiago erosteak,edo astean pintxo bat gutxiago jateak? Eta bat gutxiago egiten milioka batzuk hasiko balira?

Irakurlearen esku uzten dut imajinatzea aldaketa hipotetiko horretan sor daitezkeen hainbat egoera.

Astero, hilero, edo urtero boluntariokibat gutxiago sisteman sartzen den jende-kopuruaren arabera etorriko da mundu berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.