Ez da ezustekorik izan, eta bi faboritoek irabazi dituzte 2021eko Urrezko Baloiak. Lionel Messik (Rosario, Argentina, 1985), gizonezkoetan, bere ibilbideko zazpigarrena du, bigarrena jarraian; eta Alexia Putellas (Mollet del Valles, Herrialde Katalanak, 1994), emakumezkoetan, aurrenekoa. Atzo iluntzean jakinarazi zituzten irabazleen izenak, Parisen.
Messiren atzetik, Robert Lewandowski eta Jorginho geratu dira bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. Putellasen atzetik, berriz, Jennifer Hermoso taldekidea izan da bigarren sailkatua, eta Sam Kerr hirugarrena. Argentinarrak Bartzelona bere talde ohiarekin Espainiako Kopa eta Argentinako selekzioarekin Amerikako Kopa irabazi ditu. 41 gol sartu ditu aurten; horietatik lau, egun jokatzen ari den Paris Saint-Germain taldearekin. Kataluniarrak urte biribila osatu du; Bartzelonarekin Txapeldunen Liga, Espainiako liga eta Kopa irabazteaz gain, 33 gol sartu ditu, eta hemeretzi asistentzia banatu.
Gianluigi Donnarummak urteko atezainik onenaren saria jaso du, eta Pedrik 21 urtez azpiko jokalaririk onenarena.
Espainiako Kopa, gaur
Alavesek Espainiako Kopako lehen kanporaketa jokatuko du gaur (19:00), Unamiren aurka, Segovian (Espainia).
Urrezko Baloiak
Lionel Messik eta Alexia Putellasek irabazi dituzte 2021eko futbolari onenaren sariak. Zazpigarrena du argentinarrak; lehena kataluniarrak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu