PPren egoitza, presoen aldeko aldarriekin itxita

2013ko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatzen duten ikurrak elkarri zeloarekin itsatsi, eta PPren egoitzako ataria prezintatuta agertu zen atzo Donostian. Borja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak eman zuen erasoaren berri bere Twitter kontuan, argazkia jarrita. «Donostiako egoitzan erasoa egiten ari dira oraintxe. Demokratak», jakinarazi zuen bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.