Gipuzkoako Diputazioaren Kutxarako proposamena babestu dute bost alkatek
DONOSTIA. Donostiako, Hernaniko, Tolosako, Usurbilgo eta Zarauzko alkateek babesa eman zioten atzo Gipuzkoako Diputazioak Kutxa banku fundazio ez bihurtzeko egindako proposamenari. Haien ustez, «borondate politikoa» baino ez da behar «kontrol publiko eta soziala» izan dezan. Eztabaida ukatzea da «larriena» alkateentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu