Zuzendaria eta gidoilaria: Jafar Panahi. Aktoreak: Jafar Panahi, Mina Kavani, Naser Hashemi. Generoa: Drama. Urtea: 2022. Iraupena: 107 minutu. Herrialdea: Iran.
Mugatik gertuko Irango herri batean, zuzendari bat maitasun istorio baten lekuko da, beste bat filmatzen ari den bitartean. Bi maitasun istorio paralelo erretratatzen ditu Khers Nistek, non oztopo ezkutu eta saihetsezinek, sineskeriaren indarrak eta boterearen mekanikak bikoteen desioak zapuzten dituzten. Tradizioak eta politikak irabaziko al dute bietan?