ZUZENDARIARI

Che

Etxaun Otaño Zinkunegi.
2018ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Che Guevara matxista zela esatea erraza da. XX. mendearen lehen erdiko Latinoamerikan jaiotako gizonezko bat zela esatea bezain erraza. XX. mendearen ondoren XXI.a etorri zela esatea bezain erraza. Ez dakizkigun datuez espekulazioak egitea ere errazegia da, antza.

Lehenengo urteetan batez ere Ernesto Guevara bere amak hezi zuen etxean, sarritan asmaren ondorioz ez baitzen eskolara joateko gai. Celia de la Serna, garai haietarako oso emakume independentea, politikan eta mugimendu feministan aktiboa izan zen, Argentinan emakumeen bozkarako eskubidearen alde borrokatu zena. Eta erretzailea.

Ez dakit Sierra Maestran Cheren gizonek zenbat baserritarri altxatu zizkieten gonak, jakina dena zera da, bizardun haiek bortxatzaile bat baino gehiago fusilatu zutela, traizioa, hilketa eta lapurreta ez ezik bortxaketa ere biziarekin ordaintzen baitzen.

Bestalde, behin guda irabazita eta Che industria ministro zenean, bere ministerioan nagusiek eta euren idazkariek harremanak edukitzea debekatu zuen, halakoetan ez baitzegoen argi bigarren horiek onartutako harremana ote zen.

Azkenik, Aleida Marchek, Cheren bigarren emazteak, euren seme-alabekin bakarrik utzi eta bere bizia iraultza ezberdinei eskaini izanaz zer pentsatzen zuen jakiteko ez da urrunegi joan beharrik, berak idatzitako Evocación: mi vida al lado del Che liburuak eman diezaguke ideia bat edo beste.

Che Guevara matxista zela esatea erraza da, ziur hala zela, garai hartakoa eta lurralde haietakoa izanik, baina funtsik gabeko zalantzak ereiteak ez dakit zein helburu duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.