ZUZENDARIARI

Hirugarren olatuak

Otsagabia
2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Azken hamarkadako hauteskunde demokratiko asko hauteskunde-iruzurraren salaketek markatuta egon dira (Nigeria, Ukraina, Mexiko, Bielorrusia, Honduras, Venezuela, Boli Kosta, Thailandia, Pakistan eta Afganistan). Demokratikoki aukeratutako gobernuek nazioarteko isolatzea pairatu dute (Bolivia, Ekuador, Venezuela, Nikaragua eta Gaza). Eta pseudo-hauteskundeak izan dira esku-kolpe bigunak edulkoratzeko (Honduras) eta baita hainbat gobernu autokratiko-huts nazioarteko komunitatearen onarpenarekin ere (Egipto, Georgia edo Errusia).

Samuel Huntington idazleak The Third Wave (Hirugarren Olatua, 1991) liburuan azaltzen duenez, munduak hiru desegonkortze-olatu pasatu ditu. Huntingtonen arabera, demokratizazio-olatu bat «garai zehatzean gertatzen den erregimen ez demokratiko batetik beste baterako trantsizio multzo bat» izango litzateke. Trantsizio horretan herriak pobreziatik irten eta garapen ertaineko mailara heldu zirenean, herrien demokratizazioaren posibilitateek handitu zirela ondorioztatu zuen (Portugalgo krabelinen iraultza eredu gisa hartuz). Horrela, 1974 eta 1990 bitartean, olatu demokratizatzailea Hego Europara iritsi, Latinoamerikara saltatu eta Asiarantz abiatu zen, herri postsobietarren sistema autoritarioak kitatuz. Udaberri arabiarrarekin trantsizio hori Mediterraneoko herri arabiarretara heltzen da. Hala ere, armada egiptoarrak Morsiren kontra egindako esku-kolpearen ondoren, munduko olatu desegonkortzaile berrira joan ahal izango ginateke, ondorengo kausengatik: ekonomikoak, kulturalak eta defizit demokratikoak eta geopolitikoak. German Gorraiz Lopez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.