ZUZENDARIARI

PP irabazle

Gasteiz
2021eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Duela lau edo bost hilabete Gasteizko PPk kanpaina bat hasi zuen «jetasen» (okupen) kontra, eta joan den astean horren emaitzak ikusi ditugu: Gasteizko udalak erabaki du ultimatum bat egitea Olarizuko okupen kontra, zortzi eguneko epea ezarriz hortik alde egiteko.

Badirudi PP, Vox eta C's, nahiz eta gobernuan ez egon, de facto direla agintzen dutenak Gasteizko Udalaren onespenarekin. Badirudi nahiz eta Voxen zentsura mozioa aurrera atera ez izan, indarrean jarri dutela osasun arau guztiak apurtuz eta abenduaren 23ko Espainiako legea bertan behera utziz. Hori dena Gasteizko Udalaren onespenarekin.

Badirudi Espainiako aurrekontuak, nahiz eta Gasteizko Udaleko alderdien babesa izan (PP salbu), ez dutela biztanleriarik ahulena babestuko.

Badirudi denak balio duela «jetasen kontra», nahiz eta 40 familia izan alternatibarik gabe.

Duela ia bi urte Gasteizko Udalak ura eta argindarra moztu zizkien. Zein izango da hurrengo urratsa? Polizia haien kontra jarriz, indarrez haien etxebizitzetatik ateratzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.