Pilatuta daude guztiak

Binakakoaren ligaxka amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, berdinduta daude lehen lau sailkatuak, eta bi garaipenen aldean hurrengo laurak

Iker Irribarria, pilota jotzear, Urrutikoetxea-Arangurenen aurkako partidan, herenegun, Etxebarrin. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Julen Etxeberria.
2022ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Zenbat eta jardunaldi gehiago jokatu, orduan eta gehiago estutzen da Binakako Txapelketako lehen ligaxkaren sailkapena. Hiru jardunaldiren faltan, pilatuta daude bikote guztiak, goitik zein behetik. Ezer ez dago garbi. Emozioz beterikoa izango da azken txanpa.

Lau bikote berdinduta daude aurreneko lau postuetan. Haien artean lehiatuko dira zuzenean finalerdietako ligaxkarako sailkatzeko aukera emango duten bi tokiak lortzeko. Zazpi garaipen dituzte Irribarria-Rezustak, Laso-Imazek, Elezkano II.a-Zabaletak eta Altuna III.a-Martijak. Muturreko parekotasun horren isla da azken jardunaldian gertatutakoa, hiru bikote egon baitira sailkapenaren buruan: Elezkano II.a-Zabaleta lehenbizi, Laso-Imaz gero, eta Irribarria-Rezusta azkenik. Eta hortxe daude Altuna III.a-Martija ere, beren aukeraren zain. Elezkano II.a-Zabaletaren txakalaldiak —azken hiru partidak galdu dituzte— eta atzetik datozenen bolada onek eragin dute saltsa.

Behean ere ez dago ezer erabakita. Garaipen baten aldean daude azkeneko hirurak: lau dituzte Urrutikoetxea-Arangurenek eta Jaka-Mariezkurrena II.ak, eta hiru Ezkurdia-Tolosak. Aspekoak zuloan zeuden, baina Peña II.a-Albisuri irabazi izanak sinesteko aukera eman die. Aldiz, haien aurka galduta, gora egin ezinik geratu dira Peña II.a-Albisu, bost garaipenekin, azken-aurrekoengandik bakarrera. Ezin dira lasaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.